XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Idi demak bukatu dira
Pasaiko Ondartxo Abesbatzak gaur Asunzio eleizan abestuko.

Urola bailarako emakumeen heziketaren eskolak honako ohar hau bidali digu argitaratzeko: abenduak 16, asteazkena, arratsaldeko 3,30etan hitzaldi bat izango da, ondoren bere elkarrizketa, eta galdera erantzunekin.

Elkarrizketa hau Loiolako Esclabatako ikastetxean izango da.

Hitzaldia eguberri jaien ospakizunerako katekesis eta girotze familia eta kristau mailari buruz izango da.

Berau eukaristiko elkartearekin bukatuz.

Abesbatzen jaialdia.

Gipuzkoako XXI abesbatzen jaialdiaren barnean gaur larunbata, arratsaldeko 6etan Azkoitian ekitaldi berezi bat izango da.

Pasaiako Ondartxo Abesbatzak kantatuko du, Asunzio Eleizan.

Ondartxo abesbatza 1.983ko otsailean jaio zen, Olentzeron ospakisuna zela eta.

1.983ko uztailan eman zuten beren lehen kontzertua.

1.984an beste koru garrantzitsuekin batera abesten dute, Hondarribiko Eskifaia eta Errenteriako Andra Marirekin adibidez.

Kilometroak 84ko euskararen aldeko ekitaldietan parte hartzen dute.

1.985ko martxoan 800 abotsekin batera Hondarribiko I Koru Topaketetan ere hartzen dute parte.

Baina benetan egiazko koru bezala 1.985ko uztailan agertzen dira, Pasai San Pedron abesten dutenean, Ondartxo Abesbatza bezala azalduz.

1986 Eibarko topaketan hartzen dute parte, beste 1200 abotsekin batera.

Urte honetan Eibarren eta Pasai San Pedron ere abestu zuten.

Ondartxo koru gazte bat da, laneko gogoz beteta.

Taldearen zuzendaria Jose Ignazio Etxeberria dugu.

Gipuzkoako Abesbatzen jaialdi hau Foru Aldundiaren eta Azkotiko Udalaren laguntzarekin antolatua izan da.

Idi demak bukatu dira.

Asteazkenean amaitu ziren aurtengo San Andres sariko idi demak.

Azken sailkapena honela gelditu zen: 1. Unanue, 62 plaza, 2 zinta eta 2,62 metrorekin, bere karreteroak Ormaza eta Ali izan ziren.

2. Franzila berri, 61 plaza, 4 zinta eta 1,50 metrorekin.

3. Artadi alde, 59 plaza, 2 zinta eta 1,47 metrorekin, beste guziek ordena hau jarraitzen dute Zurdo, Lazkano, Beitia, Belarreta, Burgo, Arientza, Lopene, Urrutikoetxea, Teileria, Mendigoiti, Izeta, Altzubarren, Franzila zahar, Pedernales Barriola, Arzadun, Egurbide, Soarte, Pinuberri, Txauson, Zubitegi, Urrutia, Agorrixa, Argoin, Goiri-Gozarri, Basañes eta amaitzeko Txertudi.

Idi pareen zozketako zenbaki saritua 6666a izan da eta erreserbako zenbakia 2746a da.

Sariduna agertzeko epea hilabetekoa izango da.

Jose Ignacio Etxeberriaren zuzendaritzapean, Ondartxo Abesbatzak Asunzio eleizan konzertu bat eskeiniko digu.

Eneko eta J. R..